PROZESUAK

Prozesuen deskribapenean erabilia.

  • Linoleo Gaineko Grabatua

    Linoleo gainekograbatua Historia pixka bat… Frederic Waltonek 1860an asmatu zuen linoleoa Ingalaterran, lurreko estalkia izateko material gisa. Lihoaren olioaz, kortxoaz, pinuaren erretxinaz eta yutezko oihalaz osatutako konposizioak grabatzeko xafla ezin egokiagon bihurtu zen. 1890eko hamarkadan zenbait artista material hau adierazpen artistikorako erabiltzen hasi ziren, eta Ingalaterrako Arts & Crafts mugimendua izan zen grabatu mota honen…

  • Egur gaineko grabatu xilografikoa

    Egur gainekograbatu xilografikoa Historia pixka bat… Xilografiak, egurrezko xaflaren gaineko grabatua, gizakiak erabili duen inprimatze-sistema zaharrenetarikoa da. Txinan V. mendean sortu zen, eta Europa osoan zabaldu zen XIV. mendetik aurrera, erlijiozko irudigintzan eta liburu-ilustrazioan (libros xilográficos). Aipatzekoa da Gutenberg xilografian inspiratu zela inprenta sortzeko. Egurretik paperera.Naturaren zikloa berreskuratuz tintaeta sormenaren laguntzaz 1. Irudia gubiarekin tailatu…

  • Kobre gaineko aguafuertea

    Kobre gainekoaguafuertea Historia apur bat… Erdia arotik guganaino. Akuaforte teknikaren jatorria Italian XV. mendeko artisauen eskutik dator eta garai haietan ordungo paraje eta irudiak errepresentatzeko erabiltzen zen. Berniz babesle batekin estalia dagoen kobrea bezalako metalezko xafla baten gainean marrazten da punzoi baten laguntzarekin . Xafla azidotan murgiltzen da, metal gainean marrazturiko lerroak azidoak jaten ditu, gero estanpatzeko tintaz betetzen diren marrak sortuaz. Berniz gaineko irudia eta azidoaren denbora kobrearen azaleran elkartzen direnean, hasten da grabatuaren ibilbidea. 1. Kobre-plakaren prestaketa Kobrezko…

  • Tolosa: paisaiak eta keinuak

    Tolosa:paisaiak eta keinuak Nire ingurura begiratuz Tolosa nire jaioterria, bada niretzat inspirazio iturri…kulturaz jantziriko herri bizia, beti bada zer ospatu gure kaleetan! Eguneroko joan etorrian inguratzen nauten eraikin eta paisaiak isladatu nahi izan ditut nire grabatuetan. Basoan, mendian… Txakurrarekin nabilela aurrean topatzen ditudan belar meta, kabi eta naturako elementuei ere egiten diet omenalditxoa nire grabatuetan…