Ikasketetatik tailer propiora

OIHANA UGARTE IRIARTE

Ikasketetatik tailer propiora

OIHANA UGARTE IRIARTE

Tartalo serigrafiatik
Oihanartean grabatuetara

1998an sortu nuen Tartalo, nire sormena serigrafiaren bitartez oihalean estanpatzen hasi nintzekoa, eta urte hartatik aurrera nik diseinatutako janzkiak Euskal Herriko artisautza-denda eta azoketan ezagutarazten ibilia naiz. Hasiera apal hark izan zuen, hain zuzen, nire ibilbide artistikoaren oinarria.

Deba herriko arte eskolan hiru urtez formatu nintzen Kobre Gaineko Aguafuertean J.Luis Baroja Collete artistarekin eta ikasketa hauen ondorioz ” Grabatu kalkografiko espezialitatean” titulua eskuratu nuen, nire sormen-lanari behar zuen oinarri teknikoa eta ofizioarekiko balorea emanez.

Gaur egun Emakumeak Ahalduntzeko Jabetza Eskolatan linoleo gaineko grabatu tailerrak ematen ditut. Ikastaro hauek eta nire sormen lana uztartzen noa egunez egun: lehenengo nire tailer propioan (sortze prozesuaren barruan), eta ondoren Tolosako dendan (obren erakusketa eta salmentan).

Oihana lehorgailuarekin

Ofizio bat baino gehiago

Grabatua ez da teknika hutsa; kolorez, pazientziaz eta xehetasunez osatutako hizkuntza bat ere bada. Egunero ikasten jarraitzen dut, eskuek beti baitute zerbait berria erakusteko.

Dendaren irudia

Tailerrean pentsatu, diseinatu, estanpatu… eta dendara!

Nire tailerra sorkuntza-prozesu osoa gauzatzen den lekua da, ideiaren lehen zirriborrotik estanpa amaitua ikusi arte. Hemen, presarik gabe, grabatu bakoitzari behar duen denbora eskaintzeko aukera dut, xehetasun bakoitza landu eta emaitzak benetan asetzen nauen arte.

Grabatuaren hiru teknika nagusi lantzen ditut, bakoitzari bere izaera eta erritmoa emanez. Kobre gaineko aguaforteak xehetasun eta finezia handiena eskatzen du; egur gaineko grabatu xilografikoak testura eta indar berezia ematen dio estanpari; eta linoleo gaineko grabatuak, berriz, trazu organiko eta ausartak ahalbidetzen ditu. Hiru bideek helburu bera dute: ideia bat, pausoz pauso, irudi bizi bihurtzea.

Lan honen guztiaren emaitza nire dendan ikusi eta erosteko aukerarekin, prozesu osoaren azken urratsean.

Prozesuan dago gakoa…

Askotan pentsatzen dut emaitza baino garrantzitsuagoa dela bidea. Grabatuan, ale bakoitzak bere denbora eskatzen du: marrazketa, plantxaren prestaketa, tinta, presioa… urrats bakoitzak hurrengoa baldintzatzen du, eta ezerk ez du presarik onartzen.

Hain zuzen ere, hor dago sorkuntzaren edertasuna: xehetasun txiki bakoitzak eskatzen duen lana.

Teknika bakoitzak — aguaforteak, xilografiak eta linoleoak — bere erritmoa eta erronka propioak ditu, eta horrek etengabe ikastera behartzen nau, egokitzen jarraitzera. Ez dago bi ale berdinik, ezta prozesu berdinik ere; horregatik da hain aberasgarria niretzat lan hau.

Arte-lan bat ez da azken irudia soilik, atzean dagoen ibilbide osoa baizik: ordu isilak tailerrean, hausnarketak, saiakuntzak eta pazientzia. Prozesu horretan sinesten dudalako egiten dut lan honela, geldiro eta arreta osoz, pieza bakoitzak merezi duen denbora emanez.

Materiala kenduta egurra
Torkuloarekin lanean
Tailerreko konpainia: jai
Esku urdinak lan egin eta gero
andrak
OIHANARTEAN erakusketak

Bilboko Lamiak tabernan; Tolosako Hiru, Ilargi eta Biko jatetxe tabernetan; Usurbilgo Artzabal jatetxean; Zarauzko Lukas bodega-tabernan; Gélida herriko La llibreteria kafetegi- liburu dendan (Bartzelona).

“Mariren argi bilgarria” Aranburu jauregian (Tolosa). Gehiago jakiteko, egin klik estekan.


Tolosako Udaleko Berdintasun sailak antolatuta Aurrez-aurre jardunaldietako arte lehiaketan (2015) 3.sariaren irabazle “komunikazioa-inkomunikazioa” grabatuarekin.


EmPoderARTE emakume artista kolektiboarekin “SORGINAK-BRUJAS” (2020) projektuan, Aranburu jauregia (Tolosa)  eta Portalea  erakusketa aretoan (Eibar). Gehiago jakiteko, egin klik estekan.

OIHANARTEAN KOMUNIKABIDEETAN

Irratian pasa dudan une baten irudiak ikus ditzazkezue Euskadi Irratiako Instagram perfilean. Egin klik estekan zuzenean bertara joateko.

Xilografia sortzen eta irakasten, bietan jarduten du Oihana Ugarte Iriarte artistak. Teknika bere kontura ikasi zuen, eta jabetze eskolak emandako aukera baliatu du jendearengana iristeko…
Gehiago jakiteko, egin klik estekan.

Oihana Ugartek jakintzak partekatu eta konfidantzako espazio feministak sortzen ditu Xilografia teknikaren bueltan. Arte hau nondik datorrren azaltzeaz gainera, elkar konpartitzeko espazioetaz aritu gara.
Elkarrizketa osorik entzun nahi baduzu, sartu estekara.

Iaz zabaldu zuen Oihana Ugartek lokala Tolosako Plaza Zaharrean. Ikasturtean zehar Gipuzkoa osoan zehar ibiltzen da grabatu ikastaroak eskaintzen, eta asteburuetan, ostiraletan eta larunbatetan zabaltzen du denda…
Gehiago irakurri nahi baduzu, egin klik beheko estekan.