Oihanartean Denda Tolosan
GRABATU ERAKUSKETA ETA SALMENTA
Oihanartean Denda Tolosan
GRABATU ERAKUSKETA ETA SALMENTA
Grabatuaren mundura
bidaia bat
Istorio bakoitza irudi sinple batekin hasten da. Egurraren edo linoleoaren gainazalean egindako lehen markatik, grabatuaren prozesu artisaua martxan jartzen da. Espazio honetan, artelan originalak eta erabilitako tresnak elkartzen dira, sormenaren atzean dagoen bidea erakutsiz. Grabatuaren mundua ezagutu, bere xehetasunetan murgildu eta gaur egun ere bizirik dirauen tradizio artistiko batekin konektatuko duzu gure dendan.


Grabatu bat,
istorio bat
Tailatutako lerro bakoitza eta inprimatutako irudi bakoitza prozesu artisau baten emaitza da, non materialak eta artistaren eskuak elkarrizketan aritzen diren. Egurra eta linoleoa adierazpen tresna bihurtzen dira, eta emaitza, istorio bat kontatzen duen artelana. Hemen, grabatuaren balioa ulertu dezakezu: teknikaren eta sormenaren arteko oreka, eta denboran zehar iraungo duen arte forma baten indarra.
Erosi artelan
original bat
Grabatu original bakoitzak bere istorio propioa darama. Ez da irudi bat bakarrik, baizik eta eskuz egindako prozesu baten emaitza: diseinua, tailua eta estanpazioa. Egurrezko grabatuak eta linoleoko grabatuak ale bakarrak edo-ta serie motzeko lanak dira, ez baitira industrialki sortzen. Artelan hauek nortasuna eta balioa ematen diote edozein espaziori, eta aldi berean, arte independentea babesteko modu bat dira.

Non nago?
Ongi-etorria izango zara Tolosako Oihanartean dendan
Plaza Zaharra 10,
20400 Tolosa (Gipuzkoa)
Ostirala: 10h00 – 13h00 / 17h00 – 20h00
Larunbata: 10h00 – 13h00
722 843 147
(deitu edo bidali mezu bat)
