Linoleo gaineko
grabatua

Linoleo emakumea
Historia pixka bat…

Frederic Waltonek 1860an asmatu zuen linoleoa Ingalaterran, lurreko estalkia izateko material gisa. Lihoaren olioaz, kortxoaz, pinuaren erretxinaz eta yutezko oihalaz osatutako konposizioak grabatzeko xafla ezin egokiagon bihurtu zen. 1890eko hamarkadan zenbait artista material hau adierazpen artistikorako erabiltzen hasi ziren, eta Ingalaterrako Arts & Crafts mugimendua izan zen grabatu mota honen sustatzaile nagusietako bat. Teknika honek arrakasta handia lortu zuen bere irisgarritasun eta espresibitate bisualagatik.

Ebaki bakoitzean zerbait uzten da atzean, eta zerbait irabazten. Hori da grabatuaren sekretua: kentzetik sortzen da.

Xilografiatik eratorritako teknika bera da, euskarria soilik aldatzen da: egurraren ordez linoleo izeneko xafla erabitzen da. Linoleoa biguinagoa da, gubiarekin tailatzeko errazagoa bihurtuz, eta gainera, egurrarekin ez bezala, norabide guztietan egin daiteke bidea. Xilografiarekin alderatuz,  estanpetan ez dira egurrak ematen dituen berezko beta naturalak ateratzen, baina hala ere, emaitzak oso eskertuak eta bikainak dira.

1. Irudia gubiarekin tailatu

Aurrez matrizean eginiko marrazkiaren gainetik gubia pasako dugu marraz marra, interesatzen zaigun arrastoa edo trazoa erliebean utziaz.

2. Tinta eman

Tinta emateko kautxozko rodilloak erabiliko ditugu, tinta metakrilato bezalako azalera liso batean ondo zabaldu ondoren, tinta kapa finak emango dizkiogu matrizeari erliebean geratu diren trazoek tinta hartuko dute.

3. Estanpazioa

Eskuz goilara batekin edo torkulu izeneko prentsa baten bitartez paper gainean estanpatuko dugu matrizean eginiko irudia.

Xafla, gubiak, tinta…
badoa!

Ezagutu itzazu
linoleo gainean
sortutako grabatuak