Tolosa:
paisaiak eta keinuak
Nire ingurura begiratuz
Tolosa nire jaioterria, bada niretzat inspirazio iturri…kulturaz jantziriko herri bizia, beti bada zer ospatu gure kaleetan!
Eguneroko joan etorrian inguratzen nauten eraikin eta paisaiak isladatu nahi izan ditut nire grabatuetan.
Basoan, mendian… Txakurrarekin nabilela aurrean topatzen ditudan belar meta, kabi eta naturako elementuei ere egiten diet omenalditxoa nire grabatuetan

PAISAIA BERDEAKIN BIZIZ
Berdea mendiak, berdea belardiak. Begiak altxatu eta inguratzen nauen paisaia arnasten dut.

HISTORIAZ BETETAKO ERAIKINAK
Tolosa tontorrean XX. mende hasieran eraiki zuten Iurramendi eraikina… Mixerikordia bezela ezagun.

ETXEKO LEIHOTIK
Nire gaztetxotako logelako leihotik ikusten nituen arkatz itxurako eraikin erraldoi horiek “Sputnik”ak bezala ezagutzen direnak gure artean.

TOLOSAKO ESTANPAK
Uzturreren magalean hain ezaguna den Tolosako estanpa tipikoa… Zerkausia, urteetan zehar eskualdeko baserritarrek azoka egiten duten eraikin zoragarria.




