Kobre gaineko
aguafuertea

Andra kobrean
Historia apur bat…

Erdia arotik guganaino. Akuaforte teknikaren jatorria Italian XV. mendeko artisauen eskutik dator eta garai haietan ordungo paraje eta irudiak errepresentatzeko erabiltzen zen. Berniz babesle batekin estalia dagoen kobrea bezalako metalezko xafla baten gainean marrazten da punzoi baten laguntzarekin . Xafla azidotan murgiltzen da, metal gainean marrazturiko lerroak azidoak jaten ditu, gero estanpatzeko tintaz betetzen diren marrak sortuaz.

Berniz gaineko irudia eta azidoaren denbora kobrearen azaleran elkartzen direnean, hasten da grabatuaren ibilbidea.

1. Kobre-plakaren prestaketa

Kobrezko plaka lijatu eta garbitzen da gainazala guztiz uniformea uzteko. Ondoren, berniz babesle batez estaltzen da, azidoak zuzenean metala jan ez dezan. Prestaketa honek grabatuaren kalitatea eta marraren zehaztasuna baldintzatzen ditu.

2. Marrazkia plakaren gainean

Punta metaliko batekin marrazkia egiten da bernizaren gainean. Marraztutako lekuetan kobrea agerian geratzen da, eta horiek izango dira gero azidoak jango dituen eremuak.

3. Azidoaren ekintza

Plaka azido-bainuan sartzen da denbora jakin batez. Azidoak agerian dagoen kobrea jaten du, marrek sakonera hartuz. Denboraren arabera, lerroak finagoak edo indartsuagoak izango dira, grabatuaren intentsitatea moldatuz.

4. Tinta eta estanpazioa

Berniza kendu ondoren, tinta plakaren barrunbeetan zabaltzen da tarlatana izeneko sare baten laguntzarekin, gainazala garbitu ondoren papera plakaren gainean jarri eta” torkulo” izeneko prentsa batetik pasatzen dira eta horrela irudia paperera transferitzen da.

Kobre hotzaren gainean, irudiak agertzen dira pazientziaren erritmoan

Ezagutu itzazu
Kobre Gaineko Aguafuertean
sortutako lanak

On-line erosi
On-line erosi
On-line erosi
On-line erosi