Egur gaineko
grabatu xilografikoa

Historia pixka bat…

Xilografiak, egurrezko xaflaren gaineko grabatua, gizakiak erabili duen inprimatze-sistema zaharrenetarikoa da. Txinan V. mendean sortu zen, eta Europa osoan zabaldu zen XIV. mendetik aurrera, erlijiozko irudigintzan eta liburu-ilustrazioan (libros xilográficos). Aipatzekoa da Gutenberg xilografian inspiratu zela inprenta sortzeko.

Egurretik paperera.
Naturaren zikloa berreskuratuz tinta
eta sormenaren laguntzaz

1. Irudia gubiarekin tailatu

Aurrez matrizean eginiko marrazkiaren gainetik egurrean grabatzeko berezia den gubia pasako dugu marraz marra, interesatzen zaigun arrastoa edo trazoa erliebean utziaz.

2. Tinta eman

Tinta emateko kautxozko rodilloak erabiliko ditugu, tinta metakrilato bezalako azalera liso batean ondo zabaldu ondoren, tinta kapa finak emango dizkiogu matrizeari erliebean geratu diren trazoek tinta hartuko dute.

3. Estanpazioa

Eskuz goilara batekin edo torkulu izeneko prentsa baten bitartez paper gainean estanpatuko dugu matrizean eginiko irudia.

Egurra eta papera
parez pare xilografia prozesuan